Humanitates: Historiari buruzko ikastaroak aukeran

Anboto 2014ko urt. 21a, 13:56
Durangoko arkeologo Belen Bengoetxeak arkeologiaren ikuspegia emango du
Gaurtik otsailaren 2ra dago Durangoko Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dituzten ikastaroetan izena emateko aukera.

 

Durangoko Arte eta Historia Museoan eman daiteke izena Humanitates ikastaroetan parte hartzeko. Otsailean eta martxoan, Museo horretan eta Kurutzesatu Museoan, 19:00etan, izango dira ikastaroen saioak.

 

Artearen Historiari buruz jardungo dute Kurutzesantun, eta Munduaren Historiaren inguruan Arte eta Historia Museoan. Euskal Herriko arte eta kulturaren inguruan jardugo dute, esaterako, Artearen Historiari buruzko saioetan: Euskal Herriko musika tradizionala, Abangoardiaren eraginak, Bilboko Arte Ederren euskal arteko bilduma, etab. hartuko dituzte mintzagai

 

EHUko irakasleek eta historian adituek eskainiko dituzte ikastaroak. Belen Bengoetxea Durangoko arkeologoak, esaterako, arkeologiaren ikuspegia emango du, martxoaren 25eko saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!