Iñaki Mendizabalen 'Pusketak' argazki erakusketa, Museoan

Anboto 2014ko urt. 13a, 10:03
Barikuan zabaldu zuten Iñaki Mendizabalen argazkiak biltzen dituen erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta otsailaren 2 arte egongo da bertan zabalik.

Pusketak izena du Iñaki Mendizabalek (Berriatua, 1965) Durangora ekarri duen erakusketa honek. Mendizabalen kamaratik, errealitate zatiak barik narrazio osoak sortzen direla dio erakusketaren aurkezpen orriak; ikuslearen jakinmina sortzen dutenak.

 

Martitzenetik barikura, 11:00etatik 13:30era, eta 16:30etik 20:00etara dago Durangoko Museoa zabalik; 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara zapatuetan; eta 11:00etatik 14:00etara domeka eta jaiegunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!