Segidan zortzigarren garaipenaren bila Tabirako

Anboto 2014ko urt. 11a, 06:00
Tabirako-Baqué emakumeen talde nagusiak segidan zazpi garaipen lortuta amaitu zuen 2013a

2013. urteari pena askogaz esango zion agur Tabirako-Baqué emakumeen talde nagusiak. Alde batetik, aurreko denboraldian mailaz igotzeko zorian izan ziren. Bestetik, aurtengo denboraldian, urritik urtea amaitu arteko hiru hilabeteak gogoangarriak izan dira. Azken zazpi partiduak bata bestearen atzetik irabazita, sailkapeneko bigarren tokian amaitu dute 2013a.

Gaur bolada onari eusten saiatuko dira Fundación Ardoi taldearen (Zizur Nagusia, Nafarroa) kantxan. Nafarroako taldea sailkapenaren erdian dago, sei garaipen eta bost porrotekin.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!