San Tomas eguna ospatuko dute institutuan

Anboto 2013ko abe. 19a, 08:35
Frai Juan Zumarraga instutuan San Tomas eguna ospatzeko egitaraua osotu dute. Batxillergoko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. zikloko ikasleek antolatutako mahaiak egongo dira ikusgai barikuan, 10:30etik aurrera. Kirolak eta dantzak osatuko eguna

Frai Juan Zumarraga instutuan San Tomas eguna ospatzeko egitaraua osotu dute. Batxillergoko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. zikloko ikasleek antolatutako mahaiak egongo dira ikusgai barikuan, 10:30etik aurrera. Kirolak eta dantzak osatuko eguna.

 

Herri kirolen saioa eskainaiko dute DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek kanpoko saskibaloi zelaian (euria egingo balu , beheko gimnasioan jardungo dute), eta, frontoian, berriz, esku pilota partidoak ikusteko aukera egongo da; DBH osoa arituko da. Goiko gimnasioan dantza saioa egongo da bertaratu gura duen ororentzat.

 

Saskibaloi  eta futbito txapelketak be jokatuko dituzte DBHko ikasleek. Beheko gimnasioan jokatuko dute saskibaloian 10:30etik aurrera (euria egingo balu, dantza amaitzean  hasiko dira goiko gimnasioan), eta, futbitoan kanpoko zelaian 12:00ak inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!