Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Jon Munitxak

Anboto 2013ko abe. 16a, 12:36
Beste Alde Orue Eskola taldeko Jon Munitxak Legazpiko lasterketa irabazi du. Lierni Lekuona (Bizkaia Durango) bigarren sailkatu da emakumeen elitean.

Beste Alde Orue Eskola taldeko Jon Munitxak Legazpiko lasterketa irabazi du. Lierni Lekuona (Bizkaia Durango) bigarren sailkatu da emakumeen elitean.

 

Abenduaren 29an Lezaman jokatuko den Euskadiko txapelketara sasoi betean helduko da Jon Munitxa (Beste Alde-Orue Eskola). Azaroan Amorebieta-Etxanoko proba irabazi ostean, asteburu honetan Legazpiko Ziklo-Kros Saria irabazi du junior mailan: 47.02. Patxi Aldanondo eta Ander Monterok osatu duten podium-a maila horretan.

 

Emakumeetan Bizkaia-Durango taldeko Lierni Lekuona bigarren tokian sailkatu da Eider Merinoren (Lointek) atzetik. Bigarren tokian amaitu du Gontzal Garciak (Gaursa-Renault) ere kadete mailan, Unai Moratoren atzetik.

 

Gizonen elite mailako lasterketa Aketza Peñak irabazi du. Iñigo Gomez eta Jon Gomez sailkatu dira bigarren eta hirugarren.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!