Umeen minbiziaren ikerketan laguntzeko

Anboto 2013ko abe. 16a, 08:39
Gurutzetako ospitaleko osasun-ikerketarako BioCruces Institutuarekin elkarlanea, gabonetako kontzertua eskainiko dute, Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak eta kontserbatorioak. Abenduaren 20an, 19:00etan hasiko dute San Agustin kulturgunean, emanaldia

Gurutzetako ospitaleko osasun-ikerketarako BioCruces Institutuarekin elkarlanea, gabonetako kontzertua eskainiko dute, Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak eta kontserbatorioak. Abenduaren 20an, 19:00etan hasiko dute San Agustin kulturgunean, emanaldia. 

 

Ekimenaren hiru euroko sarreragaz biltzen duten dirua BioCruces Institutua pediatria onkologikoan egiten ari den ikerketara bideratuko dute. Durangoko musika eskolan bertan (18:30etatik 21:30era) edo San Agustin kulturgunean (11:00etatik 14:00etara), eskuratu daitezke sarrerak.

 

Hamar eta hamazortzi urte arteko 100 ikaslek hartuko dute emanaldian, parte: Bartolome Ertzilla musika eskolako orkestrek, bandek, saxo taldeak, abesbatzak eta biolontxelo, besteak beste.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!