Kulturalak gabonetako kanpusa antolatu du hilaren 23tik aurrera

Anboto 2013ko abe. 12a, 09:11

Durangoko Kulturalak Gabonetako futbol kanpusa antolatu du 2000 eta 2005 urte artean (biak barne) jaiotako neska-mutikonetzako. Udako kanpusak izan zuen harrera onaren ostean, futbol klubak lehenengoz antolatuko du Gabon ingurukoa.

Durangoko Kulturalak Gabonetako futbol kanpusa antolatu du 2000 eta 2005 urte artean (biak barne) jaiotako neska-mutikonetzako. Udako kanpusak izan zuen harrera onaren ostean, futbol klubak lehenengoz antolatuko du Gabon ingurukoa.

 

Abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an izango da Tabira futbol zelaian, 09:00etatik 14:00etara. Kulturaleko haur-kategoriako A taldea entrenatzen duen Ivan Urnietak gidatuko du kanpusa eta beragaz batera beste hainbat hezitzaile egongo dira. Egun horietan futbolaren oinarrien gaineko solasaldi edo praktikak izango dituzte: partiduak, jaurtiketak, alderdi taktikoa eta teknikoari buruzko oinarriak…

Izen-ematea e-mail bidez (coloniasdeportivas@gmail.com) edo Kulturaleko webgunean egin daiteke: www.culturaldurango.com. Kanpusean parte hartzea 90 euro da eta anai-arreba bakoitzeko 10 euroko deskontua egingo dute. Parte-hartzaileek, besteak beste, Kulturaleko kirol materiala eta abenduaren 28an Kulturalak jokatu duen partidurako sarrerak jasoko dituzte. Plazak mugatuak dira eta ordainketa eguna hartuko dute plazak banatzeko oinarri moduan.


Kiroldegiko kanpusa

Kultutralena ez da aukeran dagoen kirol arloko kanpus bakarra. Durango Kirolak erakunde autonomoak askotariko kirolak aurreikusten dituen beste bat antolatu abenduak 23, 26,27 eta 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an. Sei eta hamabi urte artekoei zuzenduta dago. Taldeko kirolak, herri kirolak, jolasak eta puzgarriak egongo dira Landako kiroldegian.

Izen-ematea Landako 1 eta Landako 2 kiroldegietan egin daiteke. Kanpusaren kostua 60 euro da. Bigarren seme-alabatik aurrera deskontuak egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!