Garcia eta Perea onenak Durangoko lasterketan

Anboto 2013ko abe. 9a, 09:16

Joseba Jakaren oroimenezko lasterketak Durango Kirol Klubeko ateta bik irabazi zituzten: David Garciak gizonetan eta Carmen Pereak emakumeetan

Joseba Jakaren oroimenezko lasterketak Durango Kirol Klubeko ateta bik irabazi zituzten: David Garciak gizonetan eta Carmen Pereak emakumeetan.

Barikuan 400 parte hartzaile batu zituen Joseba Jakaren oroimenezko lasterketak Durangoko kaleetan. Durango Kirol Klubak berreskuratu duen lasterketan, klubeko atletak izan ziren onenak. Gizonetan podiumeko hiru postuak eurentzako izan ziren: David Garcia lehenengo, Ekaitz Kortazar bigarren eta Oier Ariznabarreta hirugarren.

Emakumeetan, hasierako kilometroetan lehia estua mantendu zuten Santutxu taldean dabilen Eider Ares durangarrak eta Durango Kirol Klubeko Carmen Perea donostiarrak. Lasterketako bigarren zatian Pereak ihes egin zuen eta alde nabariarekin helmugaratu zen. Inma Ruiz gernikarra sailkatu zen hirugarren.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!