Itziar Okarizen kartela nonahi ikusi daiteke

Anboto 2013ko abe. 5a, 11:32
Virginia Woolf idazle ingelesaren ‘Gela bat norberarena’ liburuko esaldi bat erabili du

Virginia Woolf idazle ingelesaren ‘Gela bat norberarena’ liburuko esaldi bat erabili du.

 

Gerediaga Elkarteak eskatuta, Itziar Okariz (1965, Donostia) artistak egin du Durangoko Azokaren 48. edizioa iragarri duen kartela. Durangoko Azokako kartela alde guztietan ikus daiteke egunotan. Virginia Woolf idazle ingelesaren Gela bat norberarena liburuko esaldi batekin osaturikoa da kartelaren irudia. Bilbon eta New Yorken egiten du lan Okarizek, eta bere ekintza artistiko baterako egindako gidoia da kartelaren oinarria.

 

Errepikapenaren bitartez, sinboloak testuingurutik atera gura ditu Okarizek: kasu honetan, hitzekin egin du ariketa hori. Woolfen esaldiagaz “emakumeei eta literaturari” egiten die erreferentzia. Nerea Mujika Gerediagako kideak dioenez, “artistaren espiritu berritzaileak Azokaren etorkizunarekin bat egiten du”. Txelu Angoitia Gerediagako bazkideak azpimarratu duenez, “euskal sortzaile garrantzitsuenetarikoa da Okariz: beti abangoardian aritu dena, askoren ustez, hauslea, subertsiboa eta feminista”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!