Durangaldeko artisten obrak Arte eta Historia Museoan

Anboto 2013ko abe. 5a, 13:30

Durangaldeko artisten obren hautaketa osatu du Mikel Onaindiak erakusketa honetarako

Durangaldeko artisten obren hautaketa osatu du Mikel Onaindiak erakusketa honetarako.

 

Artea Durangaldean gaur liburua kaleratu berri du Mikel Onandia arte historialari durangarrak. Durangoko Udalaren sorkuntza bekaren bidez, Durangaldeko 44 artistaz osatutako katalogoa sortu du Onandiak (azokan salgai). Lan horretarako bildutako informazioa baliatuta izen bereko erakusketa prestatu du Durangoko Arte eta Historia Museoan. Victor Arrizabalaga, Imanol Larrinaga, Norber Hernández, Damaris Pan, Karlos Martinez B., Claudio Lorenzo, Jaime Vicario, Esperanza Zabala, Txelu Angoitia, Kesus Maria Arruabarrena, Segun Lazkano, Elena Solatxi, Jon Roman, Safet Bijelic, Fernando de Vicente, eta Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabal artisten obren hautaketa bat egin du arte historialariak.

 

Onandiaren ustez, lan honen ekarpen nagusia Durango eta inguruetako sortzaile garaikideei ikusgaitasuna ematea da, “bakoitzak bere ibilbidea duen arren, proiektu unitario honetan artista guzti horiek batzea”. Liburuak denetariko arte adierazpenak biltzen ditu. “Liburuak frogatzen du Durangaldeko sorkuntzaren aniztasuna: belaunaldi eta disziplina ugaritako jendea sartu dut: pintura figuratibo eta tradizionalenetik abstrakzioraino dauden guztiak: eskulturgintza, instalazioak, arte kontzeptuala, argazkigintza, zinemagintza, ilustrazioa...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!