Irurtzungo Orritz-Iskidi eta Kriskitin Durangon Folken

Anboto 2013ko abe. 6a, 08:21

Nafarrek pertsonaia mitologikoak ekarriko dituzte, eta Kriskitinek Nafarroara folklore bidaia egingo du, abenduaren 6an, guneetan eta kalean

Nafarrek pertsonaia mitologikoak ekarriko dituzte, eta Kriskitinek Nafarroara folklore bidaia egingo du, abenduaren 6an, guneetan eta kalean.

 

Durangoko Kriskitin dantza taldeak udagoieneko Durangon Folk jaialdia antolatuko du Durangoko Azokan. Orain arteko edizioetan beste lurralde batzuetako dantza taldeak gonbidatu dituzte: Galizia, Herrialde Katalanak, Landak, Gaztela, Asturias, Aragoi, Andaluzia eta abar. Kriskitin dantza taldeko arduradunek azaldu dutenez, aurten, hurbilago geratu dira. “Herri berekoak ditugun nafarrak gonbidatu ditugu”. Irurtzungo Orritz-Iskidi taldea izango da, Kriskitinekin batera, gaur, 12:00etatik 14:30era, Durangoko kale eta guneetan zehar dantza giroa zabalduko duena. Durangoko taldeak dioenez, talde bien lokarriak euskara eta folklorea dira.

 

Irurtzungo taldekoak pertsonaia mitologikoekin etorriko dira Durangora. Bertan, basajaun, Mari eta Otsoko ikusteko aukera izango da, beraz. Joaldunak eta Ttuntturruak ere ikusgai izango dira.

 

Kriskitinek ere Nafarroara joko du, iparraldetik hegoaldera, folklorearen bitartez bidaiatzeko. Otsagabiko eta Cortesko dantzak dantzatuko dituztela aurreratu dute. Erraldoiak ere entrenatuko dituzte, eta dultzaina hotsa gehituko diote ikuskizunari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!