Musika eskaintza zabalaren plaza bihurtu da Plateruena, egunotan

Anboto 2013ko abe. 5a, 15:37

Durangoko Azokako egun hauetan sortzaile eta bisitarien topaleku da Plateruena Kafe Antzokia. Kontzertu nagusien agertoki, musika aukera zabalaren erakustoki, izango da, aurten ere, antzokia. Su Ta Gar, Urtz, Kauta, Korrontzi, Iheskide eta Arkada Social igoko dira egunotan oholtzara. Iparraldeko doinuek ere izango dute tarterik: Zeze eta Aguxtin Alkhat taldeen eskutik

\"\"Durangoko Azokako egun hauetan sortzaile eta bisitarien topaleku da Plateruena Kafe Antzokia. Kontzertu nagusien agertoki, musika aukera zabalaren erakustoki, izango da, aurten ere, antzokia. Su Ta Gar, Urtz, Kauta, Korrontzi, Iheskide eta Arkada Social igoko dira egunotan oholtzara. Iparraldeko doinuek ere izango dute tarterik: Zeze eta Aguxtin Alkhat taldeen eskutik.

 

25 urteko ibilbidea bete duten honetan, Bizirik gaude diskoagaz dator Su Ta Gar Durangoko Azokara. Gai latz eta gogorrei buruz baikortasunez dihardu talde eibartarrak. Horrela azaldu izan dute kideek, eta horrekin gozatzeko aukera dute gaur (abenduak 5) taldearen jarraitzaileek.

 

Indarberrituta

Bestalde, hamar urteko etenaren ostean Astiro lanagaz dator Urtz talde gipuzkoarra. Itzulerako lehenego kontzertua du Durangon Pasaiako rock bandak, Plateruena testigu dela. Hamar kanta berri batzen dituen diskoak taldeak garai batean eskaintzen zuena dakar, baina erabarrituta. Bestetik, lau urte pasa dira Kauta taldea oholtzatik jaitsi, eta taldeak atseden hartzea erabaki zuenetik. Hala ere, musikari estu-estu lotuta jarraitu dute. Orain indarberrituta datoz Agerre diskoagaz.

 

Iheskide eta Arkada Social

Doinu gogorrak ekarriko dituzte, barikuan, Elorrion sortutako Iheskidek eta Arrasateko Arkada Socialek; zapatuan, berriz, folk-rock eta elektrofolk doinuei egingo die tartea Plateruenak, Iparraldetik etorriko diren Zeze eta Aguxtin Alkhat taldeekin. Domekan, ostera, Korrontzi taldearen txanda izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!