Sarrionandia errezitatuz eta kantatuz

Anboto 2013ko abe. 4a, 09:45
Goraino betetako Hitz liburudendan Joseba Sarrionandiaren poemak irakurri eta abestu dituzte Durangaldeko zenbait sortzailek. \'Hnuy illa nyha majah yahoo\' liburuaren edizio berria aurkezteko baliatu dute ekitaldi kulturala

Goraino betetako Hitz liburudendan Joseba Sarrionandiaren poemak irakurri eta abestu dituzte Durangaldeko zenbait sortzailek. Hnuy illa nyha majah yahoo liburuaren edizio berria aurkezteko baliatu dute ekitaldi kulturala.

 

Elkar argitaletxeak argitaratu du edizio berria, eta bertako Xabier Mendiguren Elizegik aurkeztu du ekitaldia. Xumea baina ederra. Paddy Rekaldek, Leire Bilbaok, Eneko Sagardoyk, Igor Elortzak, Peru Magdalenak, Bego Montoriok eta Arrate Mardarasek errezitatu dituzte liburu horretako olerkiak. Bakoitzak aukeratua, eragin edo iratzarri dion sentimenetik. Gainera, Ghetto taldeko Unai Abaunza eta Mikel Azkarateren eskutik zenbait abesti ere entzun ahal izan dira, kitarra eta saxofoia lagun. Bertaratutako denek batera kantatuz amaitu dute.

 

Liburuaren edizio berriaren lehenengo alea Joseba Sarrionandiaren amari eman diote. Azokaren usaina giroan, Sarrionandia gogoan, Hitz bete dute dozenaka lagunek. Ekitaldi hunkigarria izan da, kultura bizi den seinale.

 

\"\"

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!