Durangoko Judo Taldeko kimu mailako gaztetxoek sasoi betean hasi dute aurtengo denboraldia.
Joan zen asteburuko lehenengo proban zazpi domina (urrezko hiru eta zilarrezko lau) eskuratu zituzten Leire Bazan, Deniba Konare, Josu Aiartzaguena, Ander Iturbe, Iñigo Urrutia, Aimar Aiartzaguena eta Oinatz Garciaren artean. Gainera, Leire Bazan eta Deniba Konarek proba mixtoetan irabazi zituzten urrezko dominak.