David Garciak irabazi du 7.500 lagun batu dituen krosa

Anboto 2013ko aza. 18a, 12:15

David Garcia durangarrak 31.38ko denbora erabili zuen 10 kilometroak osatzeko. Iazko aldia ere berak irabazi zuen.

David Garcia durangarrak 31.38ko denbora erabili zuen 10 kilometroak osatzeko. Iazko aldia ere berak irabazi zuen.

 

Lasterketa erdian aurrera egin eta ihes eginda helmugaratu zen. Bere atzetik, 16 segundora, Unai Uriarte sartu zen bigarren tokian eta Jon Amutio hirugarrenean: 32.04. Euria protagonista izan zuen  krosean Garciak ondo kudeatu zuen hartutako aldea eta, oro har, bere garaipena ez zen une batean ere arriskuan egon.  

 

Emakumeetan Maite Arraiza donostiarrak (Bilbon bizi da) irabazi zuen. Euskadiko kros txapelketako txapeldun ohiak 37.51eko denbora erabili zuen ibilbidea osatzeko. Berarengandik 43 segundora Belit Solar bigarren helmugaratu zen.

 

Guztira 7.500 lagunek parte hartu zuten 26. Bilboko Herri Krosean.

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!