Euskal kanten emanaldia, gaur, Plateruenean

Anboto 2013ko aza. 17a, 08:42

Gaur, 18:30ean izango da Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu duen emanaldia, Durangoko Plateruenean. Bizkaiko eta Arabako abeslariek jardungo dute Durangoko hitzordu horretan, tartean, Euskal Herriko txapeldunek

Gaur, 18:30ean izango da Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu duen emanaldia, Durangoko Plateruenean. Bizkaiko eta Arabako abeslariek jardungo dute Durangoko hitzordu horretan, tartean, Euskal Herriko txapeldunek.

 

Durangoko Xaramel taldeak ere eskainiko du emanaldia, pianoak lagunduta. Galdakao, Balmaseda, Gasteiz, Barakaldo, Ugao, Bermeo, Ermua eta Etxebarriko kantariek ere jardungo dute. Bakarka zein bikoteka, eta askotariko instrumentuek lagunduta, ariko dira Estibaliz Asua, Maria Lazkano, Irantzu eta Iraia Rojo, Mirari Azkune, Aintzane Agirrebeña, Iraide Bilbao, Eneko Martinez, Guruzne Aristegi, eta Leire eta Iker Elizondo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!