Loiuko mendi maratoi erdian podiumera igo dira Garcia eta Ariznabarreta

Anboto 2013ko aza. 13a, 08:41
David Garcia bigarren sailkatu zen eta Oier Ariznabarreta hirugarren. Garciak esprint ikusgarria izan zuen Hammid marokoarragaz.

David Garcia bigarren sailkatu zen eta Oier Ariznabarreta hirugarren. Garciak esprint ikusgarria izan zuen Hammid marokoarragaz.

 

Mendi maratoi erdia izanagatik, ibilbide nahiko laua izan zuen Loiuko lasterketak. Korrikalariek, batez beste, bost minututik behera erabili zuten kilometroa osatzeko. Testuinguru horretan, seigarren kilometrorako sei laguneko taldetxoa geratu zen aurretik; David Garcia eta Oier Ariznabarretagaz batera hiru marokoar ere bazeuden. Hamargarren kilometroan taldetxoa hiru lagunera murriztu zen: durangar biak eta Hammid marokoarra.

 

Ordutik aurrera, Garciak eta Ariznabarretak taldea osatuz jokatu zuten. Batak erasoa jotzen zuenean, bestea Hammid zaintzen geratzen zen. Hainbat bider errepikatu zuten estrategia, baina Hammid-ek eraso denei erantzun zien. Helmugarako lau bat kilometroren faltan Ariznabarreta atzean geratu zen. Garciak eta Hammid-ek esprint ikusgarri batean erabaki zuten irabazlea eta marokoarra apur bategatik nagusitu zen. Minutu bat ingurura helmugaratu zen Ariznabarreta hirugarren tokian.

 

\"\" 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!