Bihar 19:00etan inauguratuko dute, Xabier Gaztelumendi (Durango, 1984) artistak 2010 eta 2013 artean egindako margolanen erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Madrilen bizi da azken urteetan Gaztelumendi, eta Kultur Ondasunen Kontserbaziorako eta Zaharberritzerako hango eskolan ikasi zuen, eta bertan dihardu, gaur egun, lanean. Hiri horretako Arte eta autore garaikideen fundazioan, 2009 eta 2011 arte ekin zion arte plastikoa jorratzeari, eta olio-pinturaren eta teknologia berrien erabileran espezializatu zen.
Abenduaren 3 arte Durangoko Museoan ikusgai izango den honen aurretik, 2011n Ezkurdi aretoan ere erakutsi izan ditu Xabier Gaztelumendik bere margolanak. Madrilgo hainbat aretotan, bakarkako erakusketetan, zein kolektiboetan ere ikusgai izan dira bere lanak, eta Espainiako eta Kolonbiako hainbat bilduma pribatuk eskuratuak dituzte bere hainbat koadro.