Padel pistako zoruak aldatuko dituzte

Anboto 2013ko aza. 1a, 08:30
Datorren astean Landako kiroldegian dauden padel pista bietako zoruak aldatzen hasiko dira. Padel pistak orain zortzi urte egin ziren, eta harrezkero, apurka-apurka, belarra soiltzen eta harea bistaratzen joan da. Orain, belar artifizialeko zoru berria ipiniko dute, eta beroari zein bestelako baldintza klimatologikoei aurre egiteko prestatuta egongo da.

Durango Kirolak-eko presidentea den Mari Jose Balierren berbetan, “kontuan hartu behar da jende askok erabiltzen dituela padel pistak; horregatik, ezinbesteko deritzogu azpiegitura behar den moduan egoteari”. Zoru berria jartzeak 10.208 euroko kostua izango duela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!