Mendi materialen merkatua egingo du Alpinok

Anboto 2013ko aza. 3a, 08:20
Urtero legez, Alpino Tabira mendizale taldeak bigarren eskuko materialen merkatua egingo du. Aurten, azaroaren 8an (17:00etatik 21:00etara) eta 9an (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) izango da ekitaldia, Alpinok Goienkalen duen egoitzan

Urtero legez, Alpino Tabira mendizale taldeak bigarren eskuko materialen merkatua egingo du. Aurten, azaroaren 8an (17:00etatik 21:00etara) eta 9an (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) izango da ekitaldia, Alpinok Goienkalen duen egoitzan.

 

Alpinok mendiarekin zerikusia duen materiala jaso (motxilak, arropa, kanpadendak, mendiko botak, eskaladarako materiala…), eta merkatuan salgai jarriko du. Horretarako, interesa duten herritarrek Alpinoren lokalera eraman dezakete salgai ipini gura duten materiala, azaroaren 5ean eta 7an, 20:00etatik 21:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!