San Fausto Zesta-punta txapelketa Jokin Arbek eta Jon Zabalak osatutako Markinako bikoteak irabazi du. Joan zen zapatuan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatutako finalean 35-34 irabazi zieten Antxon Alberdi eta Gorka Aldazabal berriatuarrei.
Partidu luzea eta borrokatua izan zen (ordu bat eta hogei minutukoa) eta bikote biak maila handian ibili ziren. Partiduaren zatirik handienean Markina aurretik joan ondoren, berriatuarrek 27nako berdinketa lortu zuten, eta hortik aurrerako tantoak emozioz betetakoak izan ziren. Azkenean, tanto baten aldeak erabaki zuen finala.