Novillok eta Petralandak iazko errebantxa hartu dute

Anboto 2013ko urr. 22a, 11:34

Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi dute gizonetan txapela padel txapelketan

Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi dute gizonetan txapela padel txapelketan.

 

Durangoko II. Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten joan zen asteburuan. Gizonetan, Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi zuten txapela. Iaz Novillok Alesanderren aita Ricardo izan zuen bikotekide eta galdu egin zuen aurtengo bikote beraren aurka: Jordi Monreal eta Xavi Pascual. Aurten gehiago izan dira. Lehenengo set-a erraz irabazi zuten. Bigarrenean laurak goi mailan aritu ziren eta txapeldunek tie break-ean erabaki zuten finala.


Emakumeetan Teresa Arbulorentzat eta Rakel Garairentzat izan ziren txapelak. Haur-kategorian Paula Marcos eta Lucia Fernandez izan ziren irabazleak; finalean Andoni Garitaonandia eta Aitor Ciarsolo durangarrei nagusitu zitzaizkien. Txapelketa mixtoan, aldiz, Oscar Luquin eta Teresa Arbulo izan ziren onenak.


Bigarren mailan beste lau final jokatu zituzten kategoria berdinetan eta hauek izan ziren irabazleak: Ainara Periañez eta Natalia Berenguer emakumeetan, Igor Zabaleta eta Unai Martin gizonetan, Adela Zalduegi eta Lucia Balanzategui haur-kategorian eta Aniceto Onaindia eta Eneritz Undabarrena mixtoan.

 

Lehenengo maila: Irabazleak gizonetan

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehenengo maila: irabazleak emakumeetan

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehenengo maila: irabazleak mixtoan

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehenengo maila: irabazleak haur-kategorian

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!