Bittor Gorosabelen argazkia, jaietako onena

Anboto 2013ko urr. 22a, 11:15

F-Stop elkarteak lehenengoz antolatu duen Durangoko San Fausto jaietako argazki lehiaketaren hiru sariak banatu dituzte. Bittor Gorosabelek egindako Suzko zezenaren argazkiari eman diote lehenengo saria (300 eurokoa)

F-Stop elkarteak lehenengoz antolatu duen Durangoko San Fausto jaietako argazki lehiaketaren hiru sariak banatu dituzte. Bittor Gorosabelek egindako Suzko zezenaren argazkiari eman diote lehenengo saria (300 eurokoa).

 


Bestetik, Joserra Apellaren Guda osteko paisaiak izeneko argazkiari eman diote bigarren saria (200ekoa), eta Peru Uriarteren Viaje del imserso al Benidorm de Goienkale, hirugarrena (100 eurokoa).

 

\"\"     \"\"

 

Domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean egin zuten sari banaketa ekitaldia. Urriaren 27ra arte, San Agustin kulturgunean egongo dira lehiaketara aurkezturiko argazkiak, ikusgai. Hogei argazkilarik hartu dute lehiaketan parte, eta denera 40 argazki bidali dituzte, argazkizaleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!