Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu du gaur arratsaldeko Durangoko Platerueneko emanaldia.
Kantu emanaldia antolatu du Euskal Kantuzaleen Elkarteak gaurko. Durangoko Plateruenean, 18:30ean izango da emanaldia. Kantuzaleen elkarte horrek antolatzen dituen lehiaketetan parte hartu izan duten abeslari gazteak entzuteko aukera izango da etziko ekitaldian, Plateruena Kafe Antzokian.
Bizkaiko hainbat herritako kantari gazteak ariko dira Durangoko emanaldi horretan, bikoteka zein hirukoteka, kantuan. Barakaldoko Iraia eta Irantzu Rojo bikoteak, Sodupeko Maria, Josu eta Judith hirukoteak, eta Ermuko Leire eta Iker Elustondok kantatuko dute, besteak beste. Bestalde, Juanjo Zelaia kantuzaleen elkarteko kideak aurreratu duenez, sei urte baino ez dituen Ainhoa Azpitarte Durangaldeko kantariak ere hartuko du parte, gainera, Platerueneko emanaldian.
Durangaldeko kantuzale guztientzako hitzordua da gaurkoa. Kantari berriei publiko aurrean agertzeko aukera emateko helburuagaz antolaturikoa. Beraz, ume eta gazteen ahotsak entzuteko gonbita luzatuta dago.