San Faustoetako argazki lehiaketako lanak, ikusgai

Anboto 2013ko urr. 20a, 08:30

Gaurtik urriaren 27ra arte izango da lehiaketako argazkien erakusketa, Durangoko San Agustinen

Gaurtik urriaren 27ra arte izango da lehiaketako argazkien erakusketa, Durangoko San Agustinen.

 

Durangoko San Agustin kulturgunean zabalduko dute gaur, F-Stop argazki elkarteak antolatu duen jaietako argazki lehiaketaren erakusketa. Parte hartu duten hogei argazkilariek lehiaketara aurkezturiko 40 argazki izango dira bertan ikusgai. F-Stop izeneko elkarteak lehenengoz antolatu du lehiaketa hau, besteak beste, elkartea Durangoko argazkizaleen artean ezagutzera emateko helburuagaz.

 

Gaur, 13:00etan egingo dute lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Durangoko San Agustin kulturgunean hori ere. Hainbat sari banatuko dituzte ekitaldi horretan: lehenengoa 300 eurokoa, bigarrena 200ekoa, hirugarrena 100ekoa, eta umeek egindako argazki onenentzako 50 euroko sari bi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!