Atletismo Eguna antolatu dute urriaren 26an

Anboto 2013ko urriaren 21a

Besteak beste, gaueko krosa antolatu dute

Besteak beste, gaueko krosa antolatu dute.

 

Durango Kirol Klubak Atletismo Eguna antolatuko du urriaren 26ko zapatuan, 18:30etik aurrera, Ezkurdin. Lehenengo gaztetxoei zuzendutako probak egingo dituzte.

 

Ondoren, proba erakargarri bat prestatu dute: korrikalaria txirrindulariaren aurka, esprintean 100 metroko bidea nork arinago osatu; erronkako protagonistak Eneritz Iturriaga txirrindulari ohia eta Geraxane Ussia korrikalaria dira. 19:30ean, 4,5 km dituen 14 urtetik gorakoentzako gaueko krosa antolatu dute. Izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke. Izena aurrez emanda 10 euro da prezioa. Izen-ematea egunean bertan eginez gero 12 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!