Domekan izango dira finalik gehienak.
Padel Zaleak elkarteak Durangon antolatu duen padel txapelketa asteburu honetan amaituko da. Gaur eta bihar finalerdi batzuk jokatuko dituzte, eta finalik gehienak domekan 09:00etatik aurrera hasiko dira. Guztira zortzi final jokatuko dira: lehen eta bigarren mailan launa, beste hainbeste azpikategoriatan: gizonak, emakumeak, mixtoa eta infantilak.
Durangon dauden padel pista bietan banatuko dira aurten bigarren ekitaldia duen lehiaketako txapelak. Era berean, Durangoko Fair Play klubak txapelketan jokorik garbiena erakutsi duten maila bakoitzeko padel jokalariei saria emango die.