Leioa liderrari une gozoan egingo dio aurre Kulturalak

Anboto 2013ko urr. 19a, 08:40

Azken partidu biak irabazita, sailkapenean gora egin du Durangoko taldeak; Ekaitz Molina erdilariak bost gol sartu ditu partidu bi horietan

Azken partidu biak irabazita, sailkapenean gora egin du Durangoko taldeak; Ekaitz Molina erdilariak bost gol sartu ditu partidu bi horietan.

 

Durangoko Kulturalak joko bolada gozoan hartuko du gaur Leioa liderraren bisita. Azken partidu bietan sei puntu aterata, sailkapenean gora egin du, eta orain zazpigarren dago, liderrarengandik hiru puntura.

 

\"\"Garaipen bi horietan parte hartze zuzena izan du Ekaitz Molina 22 urteko erdilariak. Orain asteburu bi, Elgoibarren kontrako hiru golak berak egin zituen (3-1), eta joan zen asteburuan, Portugaleteren zelaian beste bi sartu zituen (2-3). Iurretako taldetik fitxatu duten jokalaria sasoi betean dago. “Jarrai dezala punteria horrekin luzaroan”, adierazi du Imanol de la Sota entrenatzaileak: “Area ertzean jasotzen duen baloia barrura bidaltzen du. Une onean dago. Entrenamenduetan ere ikusten da. Erremateak entrenatzen ditugunean denak bidaltzen ditu barrura”. Talde lanagaz ere pozik dago de la Sota: “Taldeak intentsitate handiagaz jokatzen du beti, eta alde horretatik ezin daiteke ezer esan. Talde dinamikoa dugu, eta Molinaren bolada ona talde lanaren ondorio ere bada”.

 

Hala ere, oraindik “hobetzeko tarte handia” dutela dio: “Jokalari gazte asko ditugu, 19 eta 20 urtekoak. Goian presio handia egiten dugu, eta baloia berreskuratzen dugunean, batzuetan, lasaiatsun gehiago behar dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!