Berriatua Markinaren aurka sanfaustoetako finalean

Anboto 2013ko urr. 19a, 08:28

Alberdi eta Ubilla berriatuarrek Markinako Arbe eta Zabala izango dituzte kontrario gaurko finalean

Alberdi eta Ubilla berriatuarrek Markinako Arbe eta Zabala izango dituzte kontrario gaurko finalean.

 

Gaur, 18:00etan, XXX. San Fausto Zesta-punta Txapelketako finala jokatuko dute Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Bizkaiko bikote biren artean lehiatuko dute txapelketa: Alberdi eta Ubilla berriatuarrak Arbe eta Zabala markinarren kontra arituko dira. Lehenengoek erraz kanporatu zuten Zumaiako bikotea, finalerdietan (30-18). Bigarrenek latz sufritu zuten, eta tanto bakarreko aldeagaz kanporatu zituzten Gasteizko Landa eta Suso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!