Gaur, 17:30ean, Sasikoa Bk eta Sapuberrik derbia jokatuko dute areto-futboleko Maila gorenean. Sasikoak, orain arte, partidu biak galdu ditu. Sapuberrik, aldiz, porrot batekin ekin zion ligari, baina joan zen asteburuan, etxean, hiru puntuak batu zituzten Erromotarrak taldeari irabazita (10-2).
Berrizko Presion Break, ostera, lider dago orain arteko biak irabazita. Asteburu honetan Muskizen aurka jokatu behar zuten, baina partidu hori azaroaren 16ra atzeratu dute.