Tabirako Baquék lehen garaipena gura du Ordizian

Anboto 2013ko urriaren 11

Gizonen talde nagusiak porrot birekin ekin dio denboraldiari. Horietako bat, joan zen asteburukoa izan zen, mailako talderik indartsuenetako bat den Bide Bide Donostiaren kontrakoa: 56-86

Gizonen talde nagusiak porrot birekin ekin dio denboraldiari. Horietako bat, joan zen asteburukoa izan zen, mailako talderik indartsuenetako bat den Bide Bide Donostiaren kontrakoa: 56-86.

 

Gaur, Ordizian, Biok Zerbitzuak taldearen kontra duten partidua ere ez da samurra izango. Ordiziarrek orain arteko partidu biak irabazi dituzte. Emakumeen talde nagusiak, aldiz, garaipena lortu zuen estreinakoan: 46-41 Otxarkoagaren aurka.

 

Zapatuan berriro etxean jokatuko dute Portugaleteren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!