San Fausto zesta-punta txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, 18:00etan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.
Lehenengo partiduan Berriatuko Alberdik eta Ubillak Zumaiako Lazkano eta Uranga izango dituzte kontrario. Bigarren finalerdian Markinako Arbe-Zabala eta Gasteizko Landa-Suso bikoteak lehiatuko dira.
Durangoko zesta-punta taldeagaz jokatu duten Azkaratek eta Abadek zorte txarra izan dute txapelketan. Final-laurdenetan, Zumaiaren aurka Azkarate lesionatu egin zen, eta kanpoan geratu ziren.