Zarata mugatzaileen inguruan EAJren akusazioei erantzun die Txosna Batzordeak
Durangoko EAJk prentsa ohar bidez Txosnaguneko zarata mugatzaileen inguruan adierazi duenez, PSE-EEk, Bilduk eta Aralarrek txosnek proposatutako zarata-mugatzaileen aldeko botoa eman dute, "udalaren irizpide teknikoaren contra". Aitziber Irigoras alkateak arriskutsutzat jo du txosnek eurek kontrolatzea zarata mugatzaileak: "Espero dugu araudia errespetatzea". Txosnaguneak adierazpen horren aurrean bere desadostasuna agertu du. Diotenez, urriaren 3an EAJk onartu egin zuen zarata mugatzaileak linea bidez ezartzea, txosnek eskatzen zuten moduan. Urriaren 9an, berriz, jeltzaleek iritziz aldatu zutela diote. EAJren akusazioen aurrean Txosnaguneak dio zarata mugatzaileak udal teknikari eta soinu teknikariek jartzen dituztela, eta ez dutela hori manipulatzeko baimenik ez eta intentziorik ere.