Film laburrak egiteko ikastaroa, Behargintzan

Anboto 2013ko urr. 8a, 09:08

Eskualdeko DBHko ikasleei zuzenduta, laburmetraiak egiteko ikastaroa antolatu du Durangaldeko Merinaldeko euskara zerbitzuak

Eskualdeko DBHko ikasleei zuzenduta, laburmetraiak egiteko ikastaroa antolatu du Durangaldeko Merinaldeko euskara zerbitzuak.

 

Durangoko Behargintzan egingo dituzte ikastaroaren saioak: 10 guztira, eta saioetara %90eko asistentzia bete dutenei, ikastaroaren hasieran fidantza bezala emandako 20 euroak bueltatuko dizkiete.

 

Ikastaroan parte hartzeko interesa duten gazteek, Behargintzaren Durangoko egoitzan eman dezakete izena, urriaren 24 baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!