Auto klasikoen lasterketa gaur eta bihar Durangon

Anboto 2013ko ira. 27a, 11:06
Autoak Landako Gunetik irtengo dira

Autoak Landako Gunetik irtengo dira.

 

Clásicos Durando eskuderiak auto klasikoen 13. rallya antolatuko du barikuan eta zapatuan. Gutxienez 25 urte dituzten (batzuk 60ko hamarkadakoak) autoek parte hartuko dute. 40 parte hartzaileak gaur 16:00etatik 21:00etara ikusi ahal izango dira Landako Gunean.

 

Ondoren, lasterketa hasiko da. Bigarren saioa zapatuan 11:00etan hasiko da Landako Gunetik. Proba horietan autoek ezin dute 50 kilometro orduko abiadura gainditu, eta orientazioan dago gakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!