Opera eta musika klasikoari buruzko saioak

Anboto 2013ko ira. 27a, 08:50
Musika klasikoaren eta operaren inguruko ikastaro bana eskainiko dute Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan. Urrian hasiko dira ikastaroak, eta abendura arte egingo dituzte saioak

Musika klasikoaren eta operaren inguruko ikastaro bana eskainiko dute Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan. Urrian hasiko dira ikastaroak, eta abendura arte egingo dituzte saioak.

 

Beethoven, Strawinsky eta Gerswhinen lanak hartuko dituzte musika klasikoaren inguruko monografikoan berbagai. Musikaren historiaren mugarri diren obrak entzun eta landuko dituzte.

 

Operari buruzko ikastaroan, bestalde, ikuspuntu zinematografikoa hartuko dute Durangoko musika eskolan. Zinemaren eta operaren arteko loturez ariko dira ikastaroaren saioetan.

 

Urriaren 1ean egingo dute ikastaroaren lehenengo saioa. Kurutzesantu museoan, 19:00etatik 20:30era izango da hitzordua.

 

Izenburuan parte hartu gura dutenek, hiru aukera dauzkate izena emateko: musika eskolaren webgunearen bitartez, eskolako idazkaritzan eman dezakete izena, edota ikastaroaren lehenengo egunean Kurutzesantu museora gerturatuta apuntatu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!