Lehenengoz batu da Irakurketa errazen kluba

Anboto 2013ko ira. 27a, 08:44
Durangoko Udal Liburutegian sortu dute, lehenengoz, adinekoentzako irakurketa taldea

Durangoko Udal Liburutegian sortu dute, lehenengoz, adinekoentzako irakurketa taldea.

 

Irakurtzeko era guztietako gaitasun maila duten irakurle nagusiei zuzendurikoa da, Durangoko Udal Liburutegiko Irakurketa erraza tailerra. Astean behin elkartzen dira taldekideak bertan, eta elkarrekin irakurri eta komentatzen dituzte liburuak. Bestelako irakurketa taldetan egiten den bezalatsu.

 

Tailer horren berezitasuna, baina, begirale baten gidaritzagaz, irakurketa eta ulermena errazteko egokitutako liburuen inguruan batzen direla da. Helburuak, beste edozein irakurketa talderenak dira, baina adinekoei zuzenduak: parte hartzaileek irakurketarekin gozatzea, memoria indartzea, irakurketa eguneroko ohitura bihurtzen laguntzea, entzuten eta parte hartzen ikastea, eta jarduera kulturaletan eta gizarte ekintzetan aktibo izatea.

 

Durangaldean, eta EAEn ere, aitzindaria da Durangoko Udal Liburutegian martxan ipini duten Irakurketa erraza tailer hori. Durangoko Nagusien sailak bultzatu du ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!