Nerabeentzako eskalada ikastaroa

Anboto 2013ko ira. 29a, 08:24
Durango Kirolak erakunde publikoak 13 eta 17 urte artekoei zuzendutako eskalada ikastaroa antolatu du. Eskolak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara, Landako kiroldegian

Durango Kirolak erakunde publikoak 13 eta 17 urte artekoei zuzendutako eskalada ikastaroa antolatu du. Eskolak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara, Landako kiroldegian.

 

Ikastaroak hamar eskola aurreikusten ditu, eta prezioa 20 eurokoa da. Izen-ematea gurasoek egin behar dute Landako kiroldegian. Rokodromoa erabiltzeko orduak ere zehaztu dituzte. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik aurrera egongo da zabalik. Hileko kuota 7,5 euro da. Izen-ematea kiroldegian egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!