Kilometro bat falta zaio Larizi km bertikalen kopa irabazteko

Anboto 2013ko ira. 25a, 14:34
Joan zen asteburuan Iñigo Larizek (Mugarra Triatloi Eskolako gidaria) bigarren amaitu zuen Beriaingo Kilometro Bertikala

Joan zen asteburuan Iñigo Larizek (Mugarra Triatloi Eskolako gidaria) bigarren amaitu zuen Beriaingo Kilometro Bertikala.

 

Martxoan Azpeitiko Zuzenien proba irabazi ondoren, Beriainen batutako puntuekin, Kilometro Bertikalen Open Lafuma Kopako liderra da Lariz. Kopa amaitzeko proba bakarra falta da, urriaren 12an jokatuko den Anboto Kilometro Bertikala. Elgoibartarrak kopa irabazteko aukera handiak ditu.

 

Beriainen Ionut Zinca faborito nagusiak irabazi zuen. Hasieratik amaierara jaun eta jabe izan zen. Larizen atzetik Mikel Beunza sailkatu zen hirugarren tokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!