Triatloi eskolan zein duatloi herrikoian, izen-ematea irekita

Anboto 2013ko ira. 26a, 08:31
Mugarra Triatloi Eskolak bosgarren denboraldiari ekingo dio. Benjamin aurrekoetatik hasi (2006an jaioak) eta gazte mailara artekoei (1995ean jaioak) zuzenduta dago

Mugarra Triatloi Eskolak bosgarren denboraldiari ekingo dio. Benjamin aurrekoetatik hasi (2006an jaioak) eta gazte mailara artekoei (1995ean jaioak) zuzenduta dago.

 

Gazteenekin errespetua, talde-lana eta triatloiari dagozkion gainerako balioak landuko dituzte. Kadeteek eta gazteek, balio horiez gainera, lehiaketara bideratutako entrenamenduak jasoko dituzte. Izen-ematea www.mugarratt.com webgunean egin daiteke.

 

Bestalde, urriaren 6an Durangoko VII. Duatloi Herrikoia antolatuko du Mugarra Triatloi Taldeak. Izen-ematea egunean bertan zein urriaren 5ean egin daiteke, 19:00etatik 21:00etara, Durangoko Gure Kabiya tabernan. 14 urtetik beherakoen izen-ematea euro bat da, eta nagusiena hiru. Dirua triatloi eskolarentzat da .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!