Bertako musikari gazteen taldeen zuzenekoak, Plateruenean

Anboto 2013ko ira. 20a, 14:18
Durangaldeko hiru musika taldek jardungo dute, gaur, 22:00etan hasita, Durangoko Plateruenean antolatutzen duten Lokaletik At jaialdian.

Durangaldeko hiru musika taldek jardungo dute, gaur, 22:00etan hasita, Durangoko Plateruenean antolatutzen duten Lokaletik At jaialdian.

 

Estilo oso desberdinetan diharduten hiru musika talde ariko dira: metal gogorra egiten duen Orion Child seikotea, 11 ikusteko jaioak durangarrak, eta Berriz eta Durangoko musikarien En clave de dos taldeak. Bertako talde hasiberri eta gazteei zuzenean aritzeko aukera eskaintzen die Lokaletik At ekimenak.

 

Durangaldeko zein inguruko herrietako taldeentzako ere zabalik dauzkate Platerueneko ateak. Parte hartu gura duten musika talde gazteek Durangoko Kafe Antzokira idatzita egin dezakete eskaria: kultura@plateruena.net helbidean izena eman dezakete, eta parte hartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!