Tabirakoren aurkezpena gaur, Landako kiroldegian

Anboto 2013ko ira. 20a, 11:11
Klubeko talde guztiak aurkeztuko dituzte

Klubeko talde guztiak aurkeztuko dituzte.

 

Tabirako Saskibaloi Taldeak bere taldeen aurkezpen ofiziala egingo du gaur, 17:30etik aurrera, Landako kiroldegian.

 

Gaztetxoenetatik nagusienetara, banan-banan irtengo dira taldeak kantxa erdira, denboraldiko argazki ofiziala ateratzeko. Bestalde, emakumeen talde nagusiak Baque torneoa jokatuko du bihar eta etzi. Gizonen talde nagusiak joan zen asteburuan jokatu eta irabazi zuen torneoa, finalean Arrasateri nagusituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!