Tabirakok Baque torneoa irabazi du

Anboto 2013ko ira. 16a, 13:00
Denboraldiaurreko prestaketa bide onetik doala erakutsi du gizonen taldeak.

Denboraldiaurreko prestaketa bide onetik doala erakutsi du gizonen taldeak.

 

Zapatuko finalaurrekoan gipuzkoako Zarautz taldea menderatu zuten. Domekako finalean, aldiz, Arrasateri irabazi zioten. Horrela, etxean geratu da Baque torneoa gizonetan. Emakumeei dagokien Baque torneoa zapatu eta domeka honetan jokatuko da Landako kiroldegian. Orain asteburu bi Zallako Nagore Saratxaga torneoa irabazi ostean, sasoian jokatuko dute etxeko torneoa.

 

Bestalde, bariku arratsaldean, 17:30etik aurrera, Tabirakok klubeko talde denen aurkezpen ofiziala egingo du Landako kiroldegian.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!