Martitzeneko saioak eta ekimen berriak aurkeztu ditu AIKO Taldeak

Anboto 2013ko ira. 17a, 11:29
Durangoko Plateruenean batuko dira 2013/2014 ikasturtean ere, AIKO Taldearen dantzarako ekimenean parte hartzen dutenak. Martitzenetan izango da hitzordua

Durangoko Plateruenean batuko dira 2013/2014 ikasturtean ere, AIKO Taldearen dantzarako ekimenean parte hartzen dutenak. Martitzenetan izango da hitzordua.

 

Taldearen www.aikotaldea.com webgunean, aiko@aikotaldea.com helbidean, edo 634 423 539 telefono zenbakian eman daiteke ikastaroan parte hartzeko izena. Matrikularen prezioa 150 eurokoa da.

 

Saioetan, "dantzarako musika jotzearen gozamena eta dantzarako gustua zabaldu gura dute: musika jo, dantzatu eta dantzatzen irakatsi". Horretarako, dantza herrikoiak irakasteko, zuzeneko musika eskaintzen dute taldeko musikariek.

 

Seigarren urtea da AIKO ekimena martxan ipiniko dutena, eta dagoeneko bi mila dantzazalek hartu dute parte hainbat herritan egiten dituzten ekimenaren saioetan.

 

 

\"\"

 

Martitzenetako Platerueneko hitzorduaz aparte, azken urteetako hilean behingo erromeria, eta beste hainbat nobedade ere eskainiko ditu AIKO Taldeak, ikasturte honetan: ekainaren 21an dantza maratoian elkartuko dira, eta hiru hilerik behin dantza seminario espezializatuak burutuko dituzte.

 

Talde bi osatuko dituzte izena ematen duten dantzazaleekin: hasiberriena eta ekimenaren beste edizio batzuetan ere parte hartu dutenena. Hasiberriek 18:30etik 20:00etara jardungo dute, eta 20:00etatik 21:30era esperientziadunek.

 

Urriaren 7an ekingo diote AIKO Dantzaldi Ibiltariaren ikasturte berriari, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, hil horretan doainik eta ezelako loturarik barik proba egiteko aukera edukiko dute hala gura dutenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!