Mutrikuko proba irabazi du Oier Ariznabarretak

Anboto 2013ko ira. 12a, 09:53
Oier Ariznabarreta durangarrak Mutrikuko Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa (7,5 kilometro) irabazi zuen joan zen domekan. Lasterketa laburra zen eta hasieratik bizi-bizi ekin zioten guztiek. Arno gainera bakarrik heldu zen Ariznabarreta

Oier Ariznabarreta durangarrak Mutrikuko Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa (7,5 kilometro) irabazi zuen joan zen domekan. Lasterketa laburra zen eta hasieratik bizi-bizi ekin zioten guztiek. Arno gainera bakarrik heldu zen Ariznabarreta.

 

Bigarren sailkatuari minutu batetik gorako aldea ateratzen zionez, jaitsiera kontuz egiteko modua izan zuen. Izan ere, ibilbidea lokaztuta zegoen lasterketa hasi aurretik egindako euriaren ondorioz. Helmugan 40.01eko denbora markatu zuen; Igor Mancisidor debarra sailkatu zen bigarren (41.19) eta Iñigo Lariz elgoibartarra hirugarren: 41.44. Emakumeetan Nahia Quincoces mendexarrak irabazi zuen 51.08ko denboragaz.

 

Domekan Idiazabalen

Domekan Euskadiko Koparako puntuagarria den Idiazabalgo Axari Trail lasterketan parte hartuko du Ariznabarretak euskal selekzioarekin. Hala ere, bere esanetan Sorginen Lasterketa (irailaren 28an) eta Anboto Kilometro Bertikala (azaroaren 12an) dira denboraldia amaitu arteko bere hitzordurik garranzitsuenak.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!