Tabirakoko emakumeen prestaketa bide onetik doa

Anboto 2013ko ira. 13a, 08:40
Tabirako Baque emakumeen talde nagusiak Zallako Nagore Saratxaga Torneoa irabazi zuen joan zen asteburuan. Urriaren 6an hasiko duten denboraldiari begira, prestaketa bide onetik doala erakutsi zuten, finalean Leioako Irlandesas menderatu ondoren

Tabirako Baque emakumeen talde nagusiak Zallako Nagore Saratxaga Torneoa irabazi zuen joan zen asteburuan. Urriaren 6an hasiko duten denboraldiari begira, prestaketa bide onetik doala erakutsi zuten, finalean Leioako Irlandesas menderatu ondoren.

 

\"\"

 

Hainbat urtez Alberto Molinaren aginduetara egon ondoren, aurten Jesus de Vicente izango du entrenatzaile Tabirako Baque emakumeen taldeak. Bestalde, Ane Garitaonandiak antolatzaile juniorrik onenaren Nagore Sararatxaga saria jaso zuen.

 

Gizonek Baque torneoa Gizonek Baque Torneoa jokatuko dute asteburuan. Zapatuan, 19:00etan, Zarautz taldearen kontra jokatuko dute finalaurrekoa Landako Kiroldegian. Aurretik, 17:00etan, Loiola eta Arrasate neurtuko dira. Finala domekan, 12:00etan, jokatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!