Javier Sotoren margolanek zabaldu dute Museoko ikasturtea

Anboto 2013ko abu. 30a, 08:45
Uztail amaieratik Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai dago Javier Sotoren (1975, Suitza) margolan bilduma

Uztail amaieratik Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai dago Javier Sotoren (1975, Suitza) margolan bilduma.

 

Abuztuko geldialdiaren ostean, asteon zabaldu dute Durangoko Museoa ikasturte berriari ekiteko. Munduko arte guztia artez izeneko erakusketa da irailaren 8ra arte bertan izango dena. Erakusketa 16 obrak osatzen dute.

 

Hiru margolan serie, desberdindutako hiru koadro bilduma  dira Durangon ikusgai dagoen erakusketan batutakoak: Kisses, Animalia mitikoa eta Otsoak izenburuekin aurkezten ditu egileak hiru serieok.

 

Javier Soto artistak erakusketaren aurkezpen orrian esaten duenez, “elkarren artean mintzatzen dira” erakusketa honetako lanak. Ikusleak “sortzen den zurrumurrua entzun” bai, baina ulertu ez duela ulertuko aurreratzen du Sotok. Eta gomendio zuzena egiten die bisitariei: “Aholkatzen dizuet nire marrazkien aurrean etsitzeko eta frustrazio hori ospatzeko”. Goraipatu egiten ditu Sotok bere piezen “inkomunikazioa” eta ikuslearengan sortzen duen “seriotasun absurdoaren sentsazioa”. Beste eskari bat ere egiten die Sotok erakusketaren bisitariei aurkezpen orrian: “Nire lanari logikatik ez begiratzeko eskatzen dizuet”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!