Vives eta Romero izan ziren onenak Durango Uria kriteriumean

Anboto 2013ko uzt. 22a, 13:53
Dolores Vives eta Jose Luis Romero izan dira onenak Durango Uria atletismo kriteriumean. Durango Kirol Klubak antolatuta, aurten 7. aldia egin du. Vives eta Romero lasterketetan txapela lortu zuten

Dolores Vives eta Jose Luis Romero izan dira onenak Durango Uria atletismo kriteriumean. Durango Kirol Klubak antolatuta, aurten 7. aldia egin du. Vives eta Romero lasterketetan txapela lortu zuten.

 

\"\"

 

Altuera-jauzian Daniel Fernandez izan zen nagusi eta disko jaurtiketan Julio Calvo. Nesken jaurtiketetan, berriz,  Kontxi Laso izan zen nagusi.

 

Sari emotea pistako gimnasioan  egin behar izan zuten. Bertan izan ziren Durangaldeko Amankomunazgoko presidente Oskar Zarrabeitia eta Durangoko udaleko zinegotzi Ander Gorrotxategi eta Eider Uribe. Antolatzaileek  gogoratu zuten, aurten, 50 urte bete direla emakumeak jarduera taletikora bueltatu zirela, Guda Zibilaren eta diktaduraren etenaldiaren ondoren.

 

Kirol Egokituaren Euskal Federazioko atletek ere jaso zituzten dominak. Pisu jaurtiketan parte hartu zuten honako atleta hauek: Adrian Martinez, Imanol Herrera eta Andrea Blanco.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!