Durango Uria criteriuma zapatuan, goi mailako atletekin

Anboto 2013ko uzt. 19a, 09:08
Dolores Vives eta Javier Fontaneda etorriko dira Durangora, biak izen handiko atletak beteranoetan

Dolores Vives eta Javier Fontaneda etorriko dira Durangora, biak izen handiko atletak beteranoetan.

 

\"\"Durango Kirol Klubak antolatuta, aurten 7. aldia egingo du Durango Uria atletismo criteriumak zapatuan, atletismo pistan. Beteranoei bideratutako lehiaketak jauzi, jaurtiketa eta lasterketako ia modalitate denak aurreikusten ditu.

 

Lehenengo probak 17:00etan hasiko dira, eta sari banaketa 20:00etan egingo dute. Etorriko diren atletetatik bi izen nabarmendu daitezke: Dolores Vives eta Daniel Fernandez. Vives emakumeen 100 metroetan 12 segundotik jaistea lortu zuen lehenengo espainiarra izan zen. Orduan 22 urte zituen. Gaur, 50 urtetik gora dituen arren, maila handian jarraitzen du. Daniel Fernandezek Espainiako errekorrak ditu altuera jauzian 60 urtetik gorako hainbat adin tartetan. Durangoko lehiaketan urtero parte hartzen du.

 

Berezitasun moduan aipatu, federazioak hala eskatuta, Mohammed Dif atleta gutxituak ere parte hartuko duela luzera jauzian. Nazioarteko mitinetan parte hartzeko marka lortu gura du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!