Vidalek urrea, Euskal Herriko txapelketan

Anboto 2013ko uzt. 12a, 11:48

Joan zen asteburuan Tolosan jokatutako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan urrezko domina irabazi zuen Eñaut Vidalek (Durango, 15 urte) tximeleta-erako 50 metrotan

Joan zen asteburuan Tolosan jokatutako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan urrezko domina irabazi zuen Eñaut Vidalek (Durango, 15 urte) tximeleta-erako 50 metrotan.

 

Haur-kategorian (1998an jaiotakoak) parte hartu eta 29.88ko denbora behar izan zuen 50 metroak egiteko. Vidal Galdakaoko igeriketa klubagaz lehiatzen da. Orain asteburu bi, Bizkaiko Txapelketan hirugarren denborarik onena eginda sailkatu zen Euskal Herriko finalerako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!